Wednesday 15 May, 2013

Hizkuntza Unibertsala, Euskadiko Orkestraren goiburua 2013/2014 Denboraldirako

Hizkuntza Unibertsala, Euskadiko Orkestraren goiburua 2013/2014 Denboraldirako
Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailburuordea, Andrey Boreyko, Orkestraren Zuzendari Printzipal Gonbidatua, eta Iñigo Alberdi, Zuzendari Nagusiak 2013/2014 Denboraldia aurkeztu berri dute.

"Musika benetako hizkuntza unibertsala da". Carl Maria Von Weber konpositorearen aipu hau printzipio adierazpen bilakatzen da orain, musikak kultur elkartrukerako zein hezkuntzarako tresna integratzaile gisa duen balio intenporala aldarrikatuz Euskadiko Orkestra Sinfonikoari 2013/2014 Denboraldian bultzada gisa baliogarri izango zaion baieztapena. Denboraldi berria Orkestraren Miramongo egoitzan aurkeztu berri da komunikabideen aurrean. Prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuorde Joxean Muñoz, Orkestraren Zuzendari Printzipal Gonbidatua Andrey Boreyko eta Zuzendari Nagusia Iñigo Alberdik programazio berriaren xehetasunak agertu dituzte.

Mundu osoko melodia eta hitzak, garai guztietakoak, artista handiek eszenatokira eramango dituztenak. Musikaren arloko, eta denboraldi honetan bereziki, baita literatura zein antzerkiko izen garrantzitsuak. Melodia eta hitz anitz izango dira, orain unibertsaltasunaren oihartzun bihurturik.

Orkestrak ezin konta ahala musika-ordu eskainiko ditu: Abonu Denboraldia (programazioaren ardatz nagusia), Miramongo Matinéeak, Musika Gelak sustatutako hezkuntza zein gizarte jarduerak, KlasikAT, grabaketak eta OLBE, Donostiako Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Musika-Música, Le Temps d'Aimer la Danse kultur ekimenetan esku hartzea. Guzti hau Orkestrak eskakizun zein kalitate maila gorenetik ezaugarri duen aniztasunaren erakusle izango da. Eskaintzaren aniztasuna, helburu duen entzulego anitzari erantzuteko; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa berau sustatzen duen gizartearena baita, askotarikoa den gizartearena; horrela erakusten dute Orkestraren kontzertuetarikoren batera joan, bere grabaketak erosi edo bere ibilbidea webgunearen edo sare sozialen bidez jarraitu duten milaka pertsonek.

Next events

Concerts & Tickets October

1 Th
2 Fr
3 Sa
4 Su
5 Mo
6 Tu
7 We
8 Th
9 Fr
10 Sa
11 Su
12 Mo
13 Tu
14 We
15 Th
16 Fr
17 Sa
17 october, 2026 Saturday, 12:00 h.
Music Room Arriaga bizi da Donostia / San Sebastián Buy tickets
Arriaga bizi da
17 october, 2026 Saturday, 19:00 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
18 Su
19 Mo
20 Tu
20 october, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
21 We
22 Th
23 Fr
23 october, 2026 Friday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
24 Sa
24 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 2: H.E.C. Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 2: H.E.C.
25 Su
26 Mo
26 october, 2026 Monday, 19:30 h.
Other Activities ABAO Bilbao Opera: La Traviata Francesco Ivan Ciampa Bilbao/Bilbo Buy tickets
ABAO Bilbao Opera: La Traviata
27 Tu
28 We
29 Th
30 Fr
31 Sa
31 october, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 3: Ensemble Diatessaron Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 3: Ensemble Diatessaron