Tuesday 15 June, 2010

Orkestrak “Mirentxu” zarzuela Arriaga Antzokian interpretatzearekin amaituko du 2009/2010 denboraldia

Orkestrak “Mirentxu” zarzuela Arriaga Antzokian interpretatzearekin amaituko du 2009/2010 denboraldia
Orkestrak Jesús Guridiren Mirentxu euskal idilio lirikoaren interpretazioarekin itxiko du 2009/2010 denboraldia. Lan obra honen bertsio berri hau erabateko estreinaldiaren mendeurrena ospatzearekin batera izango da ikusgai Arriaga Antzokian. Emanaldiak ekainaren 19, 22, 24 eta 26an izango dira.

Orkestrak Jesús Guridiren Mirentxu euskal idilio lirikoaren interpretazioarekin itxiko du 2009/2010 denboraldia. Lan obra honen bertsio berri hau erabateko estreinaldiaren mendeurrena ospatzearekin batera izango da ikusgai Arriaga Antzokian. Emilio Sagiren eszena zuzendaritzari y Daniel Bianco-ren eszenografiari esker aire berriztatu eta modernoa izango duen zarzuela honen emanaldiak ekainaren 19, 22, 24 eta 26an izango dira.

David Giménez Carreras maisuaren musika-zuzendaritzarekin, "Mirentxu" Arriaga Antzokiaren euskarazko ekoizpen bat da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin koprodukzioan egina. Ekoizpen berri honen jantzitegiaren egilea Miriam Ocariz bilbotar diseinugilea da eta argitzapenaz Eduardo Bravo arduratu da; bertan parte hartzen dute, halaber, Bilboko Koral Elkartea, erakunde honen Kontserbatorioko Abesbatza eta Alejandro Zabala, errepertorioko irakasleak.
Jesús Guridiren (Gasteiz, 1886 - Madril, 1961) musikarekin eta Alfredo de Etxaberen libretoarekin, euskal antzerki lirikoaren altxora da "Mirentxu". 1910eko maiatzaren 31n estreinatu zen Bilboko Campos Elíseos Antzokian. Ekoizpen hau Jesús María de Arozamena eta Alfredo de Etxaberen 1947ko libretoan oinarritzen da, Ramon Lazkanoren edizio kritikoan.

María Bayo soprano bikainak beteko du protagonistaren papera, eta berarekin izango dira, baita ere, Andeka Gorrotxategi, Christopher Robertson, Fernando Latorre eta Axier Sánchez bakarlariak. Axier Sánchez-ek izan ezik, gainerako guztiek hainbat alditan aritu dira Euskadiko Orkestrarekin batera. Abeslari taldearen buru den María Bayo Donostiako Musika Hambostaldian eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (OLBE) denboraldian zenbaitetan aritu da Orkestrarkein batera. Gainera, Claves-ek argitaratzen duen Euskal Konpositoreen Bildumako hirugarren diskan, Jesús Arámbarriri eskainitakoan esku hartu zuen 1999an. Iragan abenduan, María Bayok goraipamen berri bat lortu zuen, zeren Kultura Ministerioak ematen duen 2009ko Musika Sari Nazionala irabazi baitzuen, Interpretazioaren eta Konposizioaren modalitateetan. Opera anitzekoatako paperak interpretatzeko gai den soprano horrek Mirentxu gazte maiteminduaren paper protagonista beteko du.

Euskal antzerki lirikoa. "Mirentxu" zarzuelak eman zion hasiera Euskal operaren urrezko aldiari; Jesus Guridi gasteiztarra izan zen aro horretako musikaririk aipagarriena, eta arlo hau behin eta berriz garatu zuen, bestelako zarzuela batzuekin: "Amaya" edota "El Caserío". Guridik zera esan zuen "Mirentxu" obraren inguruan: "22 urte nituenean egin nuen, itxurakeriarik gabe, eta euskal giro nabaria ematen saiatu nintzen". Melodia eta erritmoen aniztasuna dira, bestalde, Euskal zarzuela honetan askok goraipatu dutena.

Alfredo de Etxabe da libretoaren egilea. Bertan, Manu eta horren alaba Mirentxu agertzen dira Errotatxiki antzinako ola zahar batean. Beraiekin Raimundo bizi da, errotariaren iloba. Mirentxuk bere lehengusuarenganako sentitzen duen maitasunak oztopoak izango ditu, azken hori Prexen-etaz maiteminduta baitago, hau da, Mirentxurik lagun onena. Hirukote honen historia, Mirentxuren heriotza gozoarekin amaituko da.

Bertsio berri honetan, errota eta burdinola desagertzen dira, eta haien ordez tonu urrekara eta berdeak nabarmentzen dituen eszenografia bat jartzen da; bertsio berri honek Guridiren musikaren eta idilio liriko honen dramaren alderdirik onenari eusten dio eta eszenarako berriztatzen du, talde artistiko azpimarragarri batez. Miriam Ocarizen jantzitegiak ukitu modernoa eransten dio "Mirentxu"ren bertsio honi, Eduardo Bravoren argiztapenarekin.

Euskadiko Orkestraren abonatuek %25-eko beherapena izango dute ikuskizun honetarako sarrerak erosterakoan.

 

Next events

Concerts & Tickets November

1 Su
2 Mo
3 Tu
4 We
5 Th
6 Fr
7 Sa
8 Su
9 Mo
10 Tu
10 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Vitoria/Gasteiz
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
11 We
11 november, 2026 Wednesday, 19:30 h. Cancelled
Symphonic Season Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise Ernest Martínez Izquierdo Pamplona/Iruña Cancelled
Aita Donostia: La vie profonde de Saint François d'Assise
12 Th
13 Fr
13 november, 2026 Friday, 11:00 h.
Music Room School Concerts: Logelan Logale Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
School Concerts: Logelan Logale
14 Sa
14 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 4: La Brisa Ensemble Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 4: La Brisa Ensemble
15 Su
16 Mo
17 Tu
18 We
19 Th
20 Fr
21 Sa
22 Su
23 Mo
23 november, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Falla / Debussy / Stravinsky
24 Tu
24 november, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Pamplona/Iruña Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
25 We
25 november, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
26 Th
26 november, 2026 Thursday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
27 Fr
27 november, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Falla / Debussy / Stravinsky Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Falla / Debussy / Stravinsky
28 Sa
28 november, 2026 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 5: Eguzkilore Donostia / San Sebastián Buy tickets
Matinée 5: Eguzkilore
29 Su
30 Mo