Wednesday 19 May, 2010

EUSKADIKO ORKESTRA LUIS DE PABLO KONPOSITOREARI MADRILGO AUDITORIO NAZIONALEAN EGINGO ZAION OMENALDIAN ARITUKO DA

Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere Abonu-denboraldian aritzearekin batera, Euskadiko Orkestrak maiatzaren 20an kontzertu bat eskainiko du Madrilgo Auditorio Nazionalean. Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE), Autore Fundazioak eta Auditorio Nazionalak antolatua, Luis de Pabloren omenez, bere 80. urtebetetzea dela eta, ospatuko den kontzertu hau José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du eta bakarlari gisa Asier Polo biolontxelojolea eta Cécile Daroux txirula-jotzailea arituko dira. Lehenak bilbotar musikagilearen Frondoso misterio joko du eta bigarrenak, berriz, Figura en el mar partitura.

Luis de Pabloren lana (Bilbo, 1930) Euskadiko Orkestraren ibilbideari lotuta egon da honen 28 urteetan. 1983an Orkestrak Elephant ivres III interpretatu zuen bere Abonu-Denboraldian eta honen ondoren Kiu. Intermezzo 1994an, Latidos 1995ean eta Tréboles 1998an. 1991 urtean, euskal musikagileei enkarguak egitearen bere egitasmoaren baitan, Euskadiko Orkestrak obra baten enkargua egin zion Luis de Pablori eta honela sortutako Impromptus 1990/1991 abonu-denboraldian estreinatu eta, beranduago, 1999an Audiovisuales de Sarriá diskoetxeak kaleratutako Espainiar Musika Sinfoniko Garaikidea bildumaren barruan grabatu zen. Juanjo Menaren zuzendaritzapean, honekin batera Orkestraren enkarguz Félix Ibarrondo, Rafael Castro Peña, Carmelo Bernaola, Francisco Escudero eta Antón Larraurik sortutako lanak biltzen ditu bilduma honek. Orkestraren 25. urteurrena ospatzeko burututako egitasmoen artean, bestalde, enkargu berezi bat egin zitzaion Luis de Pablori eta honek harpa eta orkestrarako Danzas Secretas idatzi zuen. 2007/2008 Abonu-Denboraldian estreinatu zen, Arturo Tamayoren zuzendaritzapean eta Frédérique Cambreling bakarlari zela. Partitura hau 2008an Luis de Pablori eskainitako Euskal Konpositoreen Bildumako XI. bolumenean jaso zen, Asier Polok interpretaturiko biolontxelo eta orkestrarako Frondoso misterio lanarekin batera.

Kontzertua José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du. Zuzendari honek lotura estua du Luis de Pabloren lanarekin, izan ere berari eskaini zion konpositore bilbotarrak "El viajero indiscreto" opera. Egitaraua Vendaval obraren Potpourri-rekin irekiko da; 199an konposatua, Orkestrak estreinako aldiz interpretatuko du. Ondoren Asier Polo bakarlari izango duen biolontxelo eta orkestrarako Frondoso misterio izango da entzungai, 2001ean Luis de Pablok Asier Polori berari eskainitakoa. Jada bigarren zatian, De Pablok 1989an sortutako flauta eta orkestrarako Figura en el mar lana interpretatuko da. Cécile Daroux frantziar flauta-jotzailearekin batera interpretatuko duen partitura hau orain gehituko du Euskadiko Orkestrak bere errepertoriora.

Kontzertu sinfoniko hau ospatzeaz gain, Luis de Pabloren 80. urtebetetzea ospatzeko antolatutako ziklo monografikoaren baitan maiatzaren 21ean ganbera-kontzertu bat izango da eta egun horratan bertan Luis de Pablok berak maisu-eskola bat emango du.

Kontzertua
Maiatzak 20:
Auditorio Nazionala, Madril. 19.30etan.

Egitaraua
Luis de Pablo (1930)
Vendaval. Potpourri [5']*
Frondoso misterio [29']
Figura en el mar [31']*

*EOSek lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
José Ramón Encinar,
zuzendaria
Asier Polo, biolontxeloa
Cécile Daroux, flauta

Next events

Concerts & Tickets September

1 Tu
2 We
3 Th
4 Fr
5 Sa
6 Su
7 Mo
8 Tu
9 We
10 Th
11 Fr
12 Sa
13 Su
14 Mo
15 Tu
16 We
17 Th
18 Fr
19 Sa
19 september, 2026 Saturday, 18:00 h.
Other Activities San Sebastian Film Festival: Concert & Screening Juanjo Ocón Donostia / San Sebastián
San Sebastian Film Festival: Concert & Screening
20 Su
21 Mo
22 Tu
23 We
24 Th
25 Fr
25 september, 2026 Friday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Bilbao/Bilbo Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
26 Sa
27 Su
28 Mo
28 september, 2026 Monday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Vitoria/Gasteiz
Mahler 2: Resurrection
29 Tu
29 september, 2026 Tuesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection
30 We
30 september, 2026 Wednesday, 19:30 h.
Symphonic Season Mahler 2: Resurrection Lucas Macías Donostia / San Sebastián Buy tickets
Mahler 2: Resurrection