Friday 01 February, 2019

Kanadako James Ehnes biolinjole handia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan

Kanadako James Ehnes biolinjole handia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hurrengo kontzertu-programan

Robert Treviño titularra Orkestraren podiumera igoko da hurrengo programa zuzentzeko otsailaren 4tik 8ra. Estreinaldian harrera ezin txarragoa izan zuten baina ondoren maisulan kategoria eskuratu duten bi obrak osatuko dute egitaraua: Samuel Barberren 'Biolinerako kontzertua' eta Sergei Rakhmaninoven '2. Sinfonia'.

OLBEren Denboraldian arrakasta osoz parte hartu ostean I Lombardirekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak berriz ekingo dio Abonu Denboraldiari laugarren programarekin, Handiusteko orroak izenekoa. Kontzertuak Gasteizko Principal Antzokian hasiko dira astelehenean, otsailak 4, eta gainontzeko hirietan jarraituko dute ondoren: asteartean, otsailak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, otsailak 6, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegun eta ostiralean, otsailak 7 eta 8, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Guztiak 20:00etan izango dira.

Programa Robert Treviño titularrak zuzenduko du. Sakontasunez ezagutzen du berak Estatu Batuetako musika, eta Samuel Barberren figura aldarrikatu nahi du, oparoa baita egin duen lana, baina Harietarako adagioak itzal egin die bere beste lanei. Biolinerako kontzertua, 1939an konposatua, Estatu Batuetako erromantizismo berantiarraren ale ederrenetako bat da, doinu landuz eta adierazkortasun zuzen batez josia. Bakarlari lanetan James Ehnes ibiliko da, Kanadako biolinjole ezagunenetakoa eta partitura honetan aditua, 2006an grabatu baitzuen Vancouverreko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Hain zuzen, disko honi esker irabazi zuen 2007ko Grammy saria solista interprete onenari.

James Ehnes (Brandon, 1976), nazioartean eskaera handia duen biolinjolea, bigarren aldiz egongo da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, 2007/2008 Denboraldian parte hartu baitzuen solista gonbidatu gisa abonu-programa batean. Birtuosismo izugarria, lirikotasun barea eta musikaltasun ausartaren arteko konbinazio ezohikoa duen artista hau munduko zuzendari onenetako askoren gonbidatu gogokoena da. Honako hauena, adibidez: Ashkenazy, Alsop, Sir Andrew Davis, Denève, Elder, Ivan Fischer, Gardner, Paavo Järvi, Mena, Noseda, Robertson eta Runnicles. Ehnesek orkestra onenetan parte hartu du, besteak beste: Boston, Chicago, Londres, NHK eta Vienako Orkestra Sinfonikoak; Los Angeles, New York, Munich eta Txekiako Orkestra Filarmonikoak; Cleveland eta Filadelfiako Orkestrak eta Berlingo Filarmonikoa eta DSO.

Kontzertuaren bigarren zatia 18/19 Denboraldi honetako egile gakoetako bati eskainiko zaio, Sergei Rakhmaninovi. Estatu Batuetara emigratu zuen Errusiar Iraultzaren ondoren, eta izugarrizko eragina izan zuen Mundu Berriko musikagileen gainean. Treviñok haren 2. Sinfonia aukeratu du, garaipen orro bat, haren Lehenengo sinfoniari emandako harrera ezin okerragoaren ondoren (Rakhmaninov depresio luze batera eraman zuen).

Honela azaldu du Treviñok bi obra hauek programa berean jartzearen erabakia: «Bi konpositoreok Estatu Batuei lotuta zeuden, interpretatzaileek bi lanak baztertu zituzten eta konpositoreak alde batera uztear egon ziren kasik; bi lanok bariazioaren eta bariazio ebolutiboaren ideiak biltzen dituzte, eta biek ala biek maisulanaren kategoria bereganatu dute».   

Kontzertuen astearen amaieran, ostiralean, otsailak 8, James Ehnesek Musikeneko biolin-ikasleei masterclass bat eskainiko die. Ekimen hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Musikenek Aula Jordá Gela izenburupean sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da. Horri esker, kontserbatorioko ikasleek lehen eskutik ezagutu ditzakete Orkestraren Abonu Denboraldian parte hartzen duten bakarlari handietako batzuk.

Sarrerak salgai (10€tik 35€ra). Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta kontzertu-aretoetako webguneetan zein leihatiletan. "Azken ordu gaztea": 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10€tan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago (leihatilan).

 

 

Kontzertuak eta programa

 

-Otsailak 4 (20:00): Principal Antzokia, Gasteiz.
-Otsailak 5 (20:00): Baluarte Auditoriuma, Iruña.
-Otsailak 6 (20:00): Euskalduna Jauregia, Bilbo.
-Otsailak 7 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.
-Otsailak 8 (20:00): Kursaal Auditoriuma, Donostia.

 

Samuel Barber
Biolin eta Orkestrarako kontzertua, Op.14 [25’]

Sergei Rakhmaninov
2. Sinfonia, Op.27 [60’]

Next events

Concerts & Tickets May

1 We
2 Th
3 Fr
4 Sa
5 Su
6 Mo
7 Tu
8 We
9 Th
10 Fr
10 may, 2024 Friday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Bilbao/Bilbo
Lalo / Dvorak
11 Sa
11 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 14: Bost metalak Donostia
Matinée 14: Bost metalak
12 Su
13 Mo
13 may, 2024 Monday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Vitoria/Gasteiz
Lalo / Dvorak
14 Tu
14 may, 2024 Tuesday, 19:30 h.
Season concerts Lalo / Dvorak Ari Rasilainen Pamplona/Iruña Buy tickets
Lalo / Dvorak
15 We
16 Th
17 Fr
18 Sa
19 Su
20 Mo
21 Tu
22 We
22 may, 2024 Wednesday, 19:30 h.
Season concerts Debussy / Viloria Baldur Brönnimann Vitoria/Gasteiz Buy tickets
Debussy / Viloria
23 Th
24 Fr
25 Sa
25 may, 2024 Saturday, 11:00 h.
Miramon Matinées Matinée 15: Xarma Donostia Buy tickets
Matinée 15: Xarma
25 may, 2024 Saturday, 19:00 h.
Other activities Musikaste. Closing concert Baldur Brönnimann Errenteria Buy tickets
Musikaste. Closing concert
26 Su
27 Mo
28 Tu
29 We
30 Th
31 Fr